AZKENEKO TOPA
Nicanor Parra

Último brindis, 1967
euskaratzailea: Josu Landa
armiarma.eus, 2014

 

Nahi edo nahi ez

hiru alternatiba baino ez ditugu:

iragana, oraina eta geroa.

 

Hiru ere ez dira

filosofoak esana baitu

iragana iraganik da

oroimenean besterik ez da gurea:

hostogabetutako arrosari

ezin zaio petalo berririk kendu.

 

Bi karta baino ez ditugu

jokaldirako:

orainaldia eta etorkizuna.

 

Ezta bi ere

aski egitate onartua baita

oraina ez dela existitzen

iragan bihurtzen den neurrian ez bada

eta pasatu da jadanik...

gaztaroa legez.

 

Labur esanda

geroa baino ez zaigu geratzen:

nire kopa altxatzen dut

egiazki gurea den

gauza bakarra izanagatik

inoiz iristen ez den egun horren alde.

 

AZKENEKO TOPA
Nicanor Parra

Último brindis, 1967
euskaratzailea: Josu Landa
armiarma.eus, 2014