Epitafioa
Juan Gelman

euskaratzailea: Kevin Heredia
Berria, 2007-12-23

 

Txori bat bizi zen nigan.
Lore bat bidaiatzen zen nire odolean.
Nire bihotza biolin bat zen.
Maite izan nuen edo ez. Baina batzuetan
maite izan ninduten. Ni ere alaitzen ninduten: udaberriak, elkar hartutako eskuek, zoriontsu den horrek.
Gizakiak izan behar duela diot!
Hemen datza txori bat. Lore bat. Biolin bat.

 

Epitafioa
Juan Gelman

euskaratzailea: Kevin Heredia
Berria, 2007-12-23