Langabe baten otoitza
Juan Gelman

euskaratzailea: Kevin Heredia
Berria, 2007-12-23

 

...ez dudala ulertzen diotsut, Aita, jaits zaitez
uki ezazu ene arima, begira nazazu
bihotzean,
nik ez dut lapurtu, nik ez dut hil, ume izan naiz
eta ordea kolpekatu eta kolpekatzen naute,
ez dudala ulertzen diotsut, Aita, jaits zaitez
han bazaude, bilatzen baitut
etsipena nigan eta ez dut eta banoa
amorrua heltzera eta zorroztera
jotzeko eta banoa
garrasi egitera eztarrian odola
ezin dudalako gehiago, giltzurrunak ditut
eta gizona naiz,
jaits zaitez, zer egin dute
zure kreaturaz, Aita?
piztia amorratu bat

kaleko harriak mamurtzen dituena?

 

Langabe baten otoitza
Juan Gelman

euskaratzailea: Kevin Heredia
Berria, 2007-12-23