Ene bihotzeko Buenos Aires
Juan Gelman

euskaratzailea: Kevin Heredia
Berria, 2007-12-23

 

Aulki hondogabe baten ertzean eserita,
zorabiaturik, eri, ia bizirik,
aurrez negartutako lerroak idazten dizkiot
ene jaiotiriari.

Harrapatu egin behar dira, halaber hemen
jaio ziren ene seme-alabak ene goxoak
hainbat zigorren artean goxatzen nautenak ederki.
Aurre egiten ikasi behar da.

Ez joaten ez gelditzen,
aurre egiten,
ziurra izan arren
atsekabe eta ahanztura gehiago izanen direla

 

Ene bihotzeko Buenos Aires
Juan Gelman

euskaratzailea: Kevin Heredia
Berria, 2007-12-23