Arnasaldiak
Juan Gelman

euskaratzailea: Kevin Heredia
Berria, 2007-12-23

 

aberri nirea lurrean zaudena/
eta ahal bezala egiten duzuna arnasa/
eta lan 14 ordu egunean jateko/
eta 24 ordu egunean bizitzeko/

oinazea gauean baina ezkutuago/
oin bat zapaltzen diote oinazeari/
herrenka dabil kale militarretik/
zakur hori haizez gainezka dago/

bere biriketatik erresiñol bat igotzen da/
ilargi pean kantatzen du zu
berotzeko/herria/
gau hegoamerikarrak jotzen du
eguzkia zure gain has dadin/

nork kantatzen du ahanztura ahantzirik?
egarriak jotako amets bat pasa da/zure izenak botata/
zure edertasun etengabea zaintzeko
esnezko astro bat bezalaxe/

 

Arnasaldiak
Juan Gelman

euskaratzailea: Kevin Heredia
Berria, 2007-12-23