ZERGATIK EZ LUKETE AGUREEK EGON BEHAR BURUTIK?
William Butler Yeats

"Why should not old men be bad?"
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2015

 

Zergatik ez lukete agureek egon behar burutik?

Batzuek ikusi dute mutiko atsegina

arrantzarako esku trebea zeukana

kazetari mozkorra bihurtzen,

Dante osoa ikasia zeukan neska

alfer bati haurrak emateko bizitzen,

ongizate soziala amesten zuen Helena bat

bagoneta gainera igotzen oihu egiteko.

Batzuek uste dute bizilegea dela adurrak

gosetan hiltzea onak eta salbuestea gaiztoak,

beren auzoek garbi ikusiko balute

ekran argitu batean bezala

ez luketela istorio sotil bakarra aurkituko

urraturik izan ez duen espiritu zoriontsurik,

hasierak merezitako amaierarik.

Gizon gazteek ez dakite horrelakorik ezer,

agureek, begi emanez, ongi dakite

eta liburu zaharrek diotena jakinik,

eta ezer hobeagorik ez dela lortzen ahal,

jakinik dira zergatik lukeen agure batek egon behar burutik.

 

ZERGATIK EZ LUKETE AGUREEK EGON BEHAR BURUTIK?
William Butler Yeats

"Why should not old men be bad?"
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2015