POLITIKA
William Butler Yeats

"Politics"
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2015

 

Nola nezake nik, neska hori hor egonda,

nola nezake nik ezer ikas

Erromako edo Errusiako

edo Espainiako politikaz?

Hona hemen zer dioen badakien

gizon bat asko bidaiatua

horra hor politikari bat

irakurle eta pentsalari saiatua

eta beharbada egia diote

esanez gerla dugula gutxi barru

baina o, berriro gaztea banintz

eta besoetan edukiko banu!

 

POLITIKA
William Butler Yeats

"Politics"
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2015