ORAIN ZER? Eskolako lagun minek uste zuten gizon ospetsua eginen zela berak ere bai eta arabera bizi izan zen, hogei urte bete zituen lanari emana Orain zer? abestu zuen Platonen mamuak, Orain zer?
Idatzi zuen guztia irakurri zioten, urte batzuen buruan irabazi zuen bere premiak betetzeko aski diru, Orain zer? abestu zuen Platonen mamuak, Orain zer?
etxe txipi zahar bat, emaztea, semea, alaba Poetek eta Argituek hartaz zuten jardun Orain zer? abestu zuen Platonen mamuak, Orain zer?
gaztetako planaren arabera bazter utzi ditut zoro amorratuak, ez naiz aldendu ekarri dut zer edo zer perfekziora baina gorago abestu zuen mamu hark Orain zer?
ORAIN ZER? |