BI BILIOI ARGI-URTE BAKARDADE
Shuntaro Tanikawa

euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2017

 

Gizakiak mundu txiki honetan

lo egiten, esnatzen, lan egiten dabiltza

eta batzuetan lagunak nahi izaten dituzte Martitzen.

 

Ez dut arrastorik ere

zertan ote dabiltzan martiztarrak beren mundu txikian

(neriritzen edo kirurutzen edo hararatzen).

Baina batzuetan lagunak nahi dituzte Lurrean.

Zalantzarik ez horretaz.

 

Grabitazio unibertsala

elkarri tiraka dabiltzan bakardadeen energia da.

 

Unibertsoa deformaturik dagoenez,

elkarren bila baikabiltza denok.

 

Unibertsoak zabaltzen jarraitzen duenez,

ezeroso baikaude denok.

 

Bi milioi argi-urteko bakardadearen zirraraz,

egin dut bat-batean doministiku.

 

BI BILIOI ARGI-URTE BAKARDADE
Shuntaro Tanikawa

euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2017