BERE HERIOTZARA SALTO EGIN ZUEN LAGUNA
Shuntaro Tanikawa

euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2017

 

9. solairutik egin zuen salto,

6. solairuko terrazan botea jo,

3. solairuko hegalaren aurka kolpatu,

eta sastraka batzuen artera jausi zen lurrean,

bere masail eta kokotsak zorura batuta.

Igogailuan egin zuen 9. solairura buelta,

eta berriz leitu zuen orri erdiko suizidio-oharra,

zeinak oker idatzitako hiru preposizio baitzituen

berak orain zuzentzen zituenak.

Gero berriz igo zen korrika 16. solairura

eta berriz egin zuen salto.

12. solairuan hegoak sortu zitzaizkion;

10. solairuko haize baten bultzadak jaso

eta gaueko zerua planeatzera altxa zen.

 

BERE HERIOTZARA SALTO EGIN ZUEN LAGUNA
Shuntaro Tanikawa

euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2017