ZEINUAK
Jaume Subirana

Signes
En altres coses, 2002
euskaratzailea: Leire Bilbao
armiarma.eus, 2020

 

Katua zilipurdika dabil belardian,

esaldi sakratuak marrazten ditu, entzun ahala

ezabatzen direnak, analfabetoa ni.

Zuhaitzek eta bideek osatzen dute antzeztokia:

jauzi egin eta aditzari eusten diogu, irakaspen ilunen 

erauntsiak gara, fededun piztiak.

 

ZEINUAK
Jaume Subirana

Signes
En altres coses, 2002
euskaratzailea: Leire Bilbao
armiarma.eus, 2020