MURGILALDIA
Jaume Subirana

Per inmersió
Una pedra sura, 2011
euskaratzailea: Leire Bilbao
armiarma.eus, 2020

 

Esku biak sartu ditut

egunen arrainontzian

eta urak ihes egin du

animalia batek nola,

ardoa ureztatzen duzunean nola,

maitearen mingainak nola,

tenkatzen ez den korapiloak nola

baita ere salmo haren hitzek nola,

ahazten den izenak nola,

ganbarako jolasak nola,

estutzen duzun oroitzapenak nola.

Egunen arrainontzian

bi esku huts sartu

eta bi esku umel atera nituen.

 

MURGILALDIA
Jaume Subirana

Per inmersió
Una pedra sura, 2011
euskaratzailea: Leire Bilbao
armiarma.eus, 2020