AUGURIOA
Jaume Subirana

Auguris
Rapala, 2007
euskaratzailea: Leire Bilbao
armiarma.eus, 2020

 

“Hemen ziur ezetz”, esan zenuen

uraren hari garbiari so,

eta metro gutxi batzuetara, bilduz,

ura hausten hasi zen,

amuarrain mardul bat,

sumin eta sendo,

amua eztarriraino.

Ostean, koilaratxoa kentzeko

eskuekin eustean,

luzatu egin zen nare

eta bat-batean

arrautzak eta arrautzak isuri zituen

urre laranja hatzetatik gainez

korrontean trinko erortzen

aintzinako euri,

altxor promestu,

etorkizuneko hazi

arra bete eskas uretara,

lur batean, hizkuntza batean

non ez duzun ezer espero.

 

AUGURIOA
Jaume Subirana

Auguris
Rapala, 2007
euskaratzailea: Leire Bilbao
armiarma.eus, 2020