TRANSMIGRAZIOA
Jaume Subirana

Transmigració
En altres coses, 2002
euskaratzailea: Leire Bilbao
armiarma.eus, 2020

 

Gaua da eta oraindik ikusten dut,

autoek behar ez ditudan argiak dituzte.

Ehun berderen katalogoa zuhaitzetan,

forma mutuen sorta bat

nire eskuak besarkatzen saiatzen dena:

hosto bakoitzaren gainean euria egiten dut atzamarrekin,

sigi-saga adaburuetan,

sustraiak elikatzen ditut.

Hor daude ahotsak, egia da, eta gomutan dut

garai bat eurekin zerikusia izan nuena.

Orain idatzi besterik ez nuke egin nahi eta

zuhaitzen murmurio arin bat besterik ez naiz.

 

TRANSMIGRAZIOA
Jaume Subirana

Transmigració
En altres coses, 2002
euskaratzailea: Leire Bilbao
armiarma.eus, 2020