ARRANTZALEA ETA SALABARDODUN SEMEA
Jaume Subirana

Pescador i fill amb salabre
Rapala, 2007
euskaratzailea: Leire Bilbao
armiarma.eus, 2020

 

Goiz goizetik eta errekan behera.

Ez daukat inor laguntzeko ezta nire zain ere

ez bada, banaraman korrontea

beste erreka, beste egun,

amuarrainak harrapatzeko trapuaren

beste usain batera ( “Tenk!”)

eta esku txikiagookin salabardoaren kirten iluna estutzen dut, gogor,

txirrikaren txistua haria biltzean

ur ertzera kukutzen naiz, egonarriz

zuhaitz arteko harri leun batera,

arratsaldea, isiltasuna, moskitoak,

nire aitaren bizkar zabala errekan behatzen nago

biltzen ari da, pixkanaka besoa luzatzen

eta jaurtitzen eta biltzen du berriz, txapel 

eta bota berde altuekin,  erreka hondoa

harriak, denboraren lohi irristakorra,

haztatzen ditut soinean ditudan bota altu hauekin,

eta bat-batean neure burua dakusat

isatsari haserre eragiten dabilen amuarraina hariarekin atezatzen

eta korrontez kontra noa, amua tenkatzen,

zure zain naukazu harri leunaren gainean, aita,

salabardoarekin eskuan.

 

ARRANTZALEA ETA SALABARDODUN SEMEA
Jaume Subirana

Pescador i fill amb salabre
Rapala, 2007
euskaratzailea: Leire Bilbao
armiarma.eus, 2020