AITAREN ERESIA Robert Strand, 1908-1968
1. Gorputz hutsa
Eskuak zureak ziren, besoak zureak ziren Baina zu ez zeunden. Begiak zureak ziren, baina itxita zeuden eta ez dira zabalduko. Eguzki urruna hantxe zen. Ilargia hantxe zen, muinoaren sorbalda zurian pausatua. Bedford Basineko haizea hantxe zen. Neguaren argi berde zurbila hantxe zen. Zure ahoa hantxe zen, Baina zu ez zeunden. Norbaitek hitz egitean ez zen erantzunik. Hodeiak jaitsi ziren Eta ur ertzeko eraikinak estali zituzten, Eta ura isilean. Urteak, orduak, zu aurkitu ezean Besteren eskumuturretara jo zuten. Ez zen oinazerik. Joana zen. Sekreturik ere ez. Ez zen ezer esateko. Itzalak hausterrak barreiatu zituen. Gorputza zeurea zen baina zu ez zeunden. Airea bere azalaren kontra inarrosi zen. Ilunbea bere begietara hurbildu zen. Baina zu ez zeunden.
AITAREN ERESIA |