LATINOAMERIKAKO POESIA Lazgarria, jaunok. Hustasuna eta ikara. Inurrien paisaia. Hutsunean. Baina, funtsean, erabilgarriak. Irakurri eta begietsi ditzagun eguneroko gogoetak: han daude Mexiko eta Argentinako poetak, Perukoak eta Kolonbiakoak, Txilekoak, Brasilgoak Eta Boliviakoak. Haien botere lursailetan tematuak, Borrokarako prest (etengabe), Ezerezaren edo Gazteen oldarretik haien gazteluak defendatzeko prest. Itunak egitearen alde, jaramonik ez egitearen alde, (Ahozko) bortizkeria erabiltzearen, antologietatik Elementu subertsiboak desagerraraztearen alde: Kuku zahar batzuk. Gure kontinentearen erakusgarri argia den ekintza. Txiroak eta ahulak, kontingentzia hau Hoberen eszenaratzen dutenak gure poetak dira. Txiroak eta ahulak, ez Europakoak Ez Estatu Batuetakoak, Patetikoki harroak eta patetikoki kultuak (Nahiz eta hobe genukeen matematika edo mekanika ikasi, Hobe genuke lurra irauli eta erein! Hobe genuke Puta egingo bagina!) Edozein unibertsitatean, edozein tabernako barran Heriotzari buruz hitz egiteko prest geundekeen puzkerrez betetako indioilarrak. Halakoak gara, handiusteak eta negargarriak, Latinoamerika bezalakoak, hertsiki hierarkikoak, denok Ilaran, denok gure lan osoekin Eta ingeles edo frantses ikastaro batekin, Ezezagunaren ateko Ilaran zain: Sari bat edo ostikada bat Geure porlanezko ipurdietan.
Epilogoa: Eta bat eta bi eta hiru, nire bihotza alderantziz, eta lau eta bost eta sei, hautsia dago, ikusten duzue, eta zazpi eta zortzi eta bederatzi, euria ari du, euria ari du, euria ari du...
La poesía latinoamericana
LATINOAMERIKAKO POESIA |