HIRU TXORIAK Burdinazko txoria, altzairuzko txoria goizeko hodeiak zulatu eta izarrak zurrut egin nahi izan ondoren egunetik haratago, hori, gogoz kontra jaitsi da leize artifizial batera.
Haragizko txoria, lumazko txoria haizean tunela zulatu duen hori, ilargiraino etortzeko adarretan amets egin duena, hori, arratsarekin bat jausi da hostotza labirintu batean.
Materiarakoa denak, horrek, burezurraren zaindaria du xarmatzen bere kantu murduskariarekin, gero zabaltzen ditu hegalak ozenki eta espazioa baketzera doa betierekoa bihurturik baino ez itzultzeko.
HIRU TXORIAK |