IRAKURTZEA Ez atera zaratarik, ez egin hitzik: oihan bat ikertu behar dute begiek, bihotzak, espirituak, ametsek…
Bistan egonagatik oihan sekretua: oihana.
Isiltasunez zarataka den oihana, lakioan jausi behar zuen txoriak ihes gin dion oihana, kantari jarriko den eta negarrez jarriko den lakioan jausi behar zuen txoriak.
Arrautza apurtu zuen lekua kantari jarriko den txoria, negarrez jarriko den txoria.
Oihana. Txoria. Oihan sekretua, txori gordea zeure eskuetan.
IRAKURTZEA |