EZKONTZA MISTERIOTSUA
Freedom Nyamubaya

A Mysterious Marriage
On the Road Again: Poems During and After the National
Liberation of Zimbabwe, 1985
euskaratzailea: Mikel Elorza
armiarma.eus, 2020

 

Baziren behin

Mutiko bat eta neska bat

Lapur armatuek

Haien etxetik egotziak.

Independentzia zen mutila

Askatasuna zen neska.

Borroka bitartean, ezkondu egin ziren.

 

Gerra handiaren ostean etxera itzuli ziren.

Denak prestatu ziren ezteietarako

Edariak eta jana oparo,

Ezinduak ere ahaldundu ziren.

Herri osoa elkartu zen esperoan

Independentzia eta Askatasuna

Jesus baino ezagunagoak ziren.

 

Independentzia etorri zen

Baina Askatasuna ez zen han.

Emakume zahar  batek Askatasunaren itzala ikusi zuen pasatzen,

Jendetza artetik oinez, aterantz Askatasuna.

Edonola ere, Independentzia ospatu zuten.

 

Mutilzahar heldua da orain Independentzia

Batzuk oraindik ere mintzo dira berataz

Beste askok ez du haren berri

Mordoak dio ezkontza amarrua izan zela.

Ezin zaitezkeela senar izan emazterik gabe.

Independentzia idor eta antzua aro zaharrerantz doa

Balantzaka,

Bere itzala ezkero, Askatasuna, ez da etorri.

 

EZKONTZA MISTERIOTSUA
Freedom Nyamubaya

A Mysterious Marriage
On the Road Again: Poems During and After the National
Liberation of Zimbabwe, 1985
euskaratzailea: Mikel Elorza
armiarma.eus, 2020