SEKRETUAK
Freedom Nyamubaya

Secrets
On the Road Again: Poems During and After the National
Liberation of Zimbabwe, 1985
euskaratzailea: Mikel Elorza
armiarma.eus, 2020

 

Ama, gutun bat idatzi nahi dizut esateko:

Hizkuntza asko hitz egin ditzaket orain

Chipo Otishan dago, haurdun

Theresa komandantea da egun

Annak zangoa galdu zuen borrokan

Jipoitu egin ninduten Tembwera iritsi nintzen lehen egunean

 

Segurtasun komandanteak bortxatu egin ninduen

Jimek hatz potoloa galdu zuen akain-arkakusoekin

Asko hil ziren goseak Nyadzonyan

Izen afrikar berria daukat orain

Seguruenik bazenuen gauza hauen guztien berri

Baina azken batean esan nahi nizun

Asko maite zaitudala

 

SEKRETUAK
Freedom Nyamubaya

Secrets
On the Road Again: Poems During and After the National
Liberation of Zimbabwe, 1985
euskaratzailea: Mikel Elorza
armiarma.eus, 2020