POESIA
Freedom Nyamubaya

Poetry
On the Road Again: Poems During and After the National
Liberation of Zimbabwe, 1985
euskaratzailea: Mikel Elorza
armiarma.eus, 2020

 

Batek esan zuen

Zu ez zara poeta

Baina ahaztu zuen,

Poesia arte bat dela —

Eta Artea erritmo adierazkorra

 

Baina zer da erritmoa?

Utzidazue galdetzen

Batzuek diote silaba segida bat dela

Bestetzuek diote soinu segida bat dela

Baina esadazue nola ezkontzen dituzun biak.

 

Guk Shakespeare borrokatu genuen guduzelaietan

Beltzek Boerrak borrokatu zituzten haien lantzekin

Hauek silaba segidak dira batzuentzat

Eta Artea da,

Baina nola ezkon ditzaket biak?

 

Eta erritmo diferente bat?

 

Jendea ghettoetan hiltzen da

Polizia-eraso eta Armadaren tiroz.

Langileak ikatz meategietan itotzen dira

Eurek jan ahal izateko sukalderako

Erosi ezin dezaketen ikatza ateratzen.

Poesiaren langaia hau da.

 

Beraz adostu dezagun desadostasuna—

Arteak balio du.

 

POESIA
Freedom Nyamubaya

Poetry
On the Road Again: Poems During and After the National
Liberation of Zimbabwe, 1985
euskaratzailea: Mikel Elorza
armiarma.eus, 2020