ZERBITZARIA Tabernan sartzen naizen bakoitzean zerbitzariak bere irribarrea uzten dit eta berriz hartzen du joaten naizenean. Keinuekin ulertzen gara, nire kopa betetzen du hutsik dagoenean eta hautsontzia garbitzen gainezka denean. Zerbitzariak nire emaztea izan ahal zuen ez balu bezero guztiekin berdin jokatuko.
ZERBITZARIA |