LANBIDEA
Fouad Rifka

Berria, 2006-07-30
euskaratzailea: Jon Benito
armiarma.eus, 2024

 

— Ze lanbide duzu?

— Arrantzalea naiz.

— Eta zer arrantzatzen duzu?

— Baleak.

— Eta non daude baleak?

— Olatuak sumendiak diren itsasoetan.

— Ez soka ez haitzik dago han, soilik arraun hautsiak daude. Faroak isiltasuna baino sakonagoak dira.

— Badakit.

— Eta hala ere hondartzak uzten dituzu?

— Arriskuan dago poetaren herria.

— Edo erotasunean.

 

LANBIDEA
Fouad Rifka

Berria, 2006-07-30
euskaratzailea: Jon Benito
armiarma.eus, 2024