AMETSA
Inaia Jaber

Berria, 2006-07-30
euskaratzailea: Jon Benito
armiarma.eus, 2024

 

Gau mota guztiak probatu ditut

baina amets bera

itzultzen zait behin eta berriz.

Goitik erortzen naiz

ezagutzen ditudan

aurpegiek inguratua.

Nire antza duen

aurpegiak besterik ez nau

beldurtzen.

Alaba bakarra naiz.

Ez dut ahizparik.

 

AMETSA
Inaia Jaber

Berria, 2006-07-30
euskaratzailea: Jon Benito
armiarma.eus, 2024