HIRUGARREN BEGIA
Mazisi Kunene

The third eye
euskaratzailea: Gotzon Barandiaran
armiarma.eus, 2020

 

Jakinen duzu hau hirugarren begiaren sasoia dela

ikusmira moreen hedadura zeharkatzen duena

gorri-okre koloreko hostoak dituzten baso erakargarrien gainean

ur-jauzi burrunbatsuak isurtzen dituzten

masten antzeko mendi infinituetan neurtua.

Hara, nire eskuak lurra zulatzen du narrazioetako zartekin.

Ura behetik gora jalgitzen den gisan

sortzen da nazio bat ihitik

eta kreazioaren mitoaren asmatzaileek

elezaharretako itsasontzietan nabigatzen dute.

 

HIRUGARREN BEGIA
Mazisi Kunene

The third eye
euskaratzailea: Gotzon Barandiaran
armiarma.eus, 2020