BAZTERTUTAKO MAITASUNA
Mazisi Kunene

Forsaken love
euskaratzailea: Gotzon Barandiaran
armiarma.eus, 2020

 

Utziozu amets gaiztoa izateari

Gure maitasunaren eguzkia eklipsatu egin da erabat, eta orain

arrasto ilunak da, desegiten den paperezko zeru baten tinta poetikoa da.

Entzun giltza uherrek ateak zarratzean sortzen dituzten notak.

Nire maitasun babesgabea haragitik eta hezurretatik ernetzen den bitsa da

oinazean alderrai, egun lainotsuetan noraezean...

Ihes egiten du arimaren itzaletatik jendetza esnatzen den bitartean.

—Richtersveld bakartira erbesteratutako amodioaren bizkotxa gaziak murtxikatuz—.

 

BAZTERTUTAKO MAITASUNA
Mazisi Kunene

Forsaken love
euskaratzailea: Gotzon Barandiaran
armiarma.eus, 2020