HAIEK ERE LURRAREN SEME-ALABAK DIRA
Mazisi Kunene

They are also children of the earth
euskaratzailea: Gotzon Barandiaran
armiarma.eus, 2020

 

Madarikatua bedi mundu honetatik igarotzean

gizatasuna ekidin, diruzalekeria sortu eta metatzea eragiten dituena.

Madarikazioa du bere aberastasunen hilkutxetako bakardadean lorrindu

eta metatutako autoen arrosarioaren kontu korrontea zenbatzea.

Gizakia izatea norbere lanaren izerdia umilki balioestea da...

zintzotasun eta esker on ariketa neurtua.

Gizakia izatea behartsuen egoera larria kontuan hartzea da

haiek ere lurraren seme-alabak baitira.

Bai, lur bedeinkatu honetako gizon-emakumeak.

 

HAIEK ERE LURRAREN SEME-ALABAK DIRA
Mazisi Kunene

They are also children of the earth
euskaratzailea: Gotzon Barandiaran
armiarma.eus, 2020