OKER NENGOEN? Oker nengoen denak mendekatuak izango zirela pentsatu nuenean? Oker nengoen pentsatu nuenean zezen gazteen eztarriak lotzen zituen katea mendekatua izango zela?
Oker nengoen sufrearen umezurtzek ozeanoa jalgiaraziko dutela pentsatu nuenean?
Doilortu egin nintzen pentsatu nuelarik ez dago ez maitasunaren, ez barkamenaren, ez aurrerabidearen beharrik, ez du zertan ontasunik egon lurrean, ezta hezurdurez osatutako herririk, ilargira elefanteen mezuak bidaltzen dituenik?
Oker nengoen estasi itoari barre egitean itsasoa kare bizi gisa jalgi zenean haizeak errautsen gaineko errautsei putz egin zienean haurraren ezpata muinoaren gailurrean bakarrik geratu zenean...
Oker nengoen odolezko monumentuak eraiki nituenean? Oker nengoen Zesarren arpilatzeak mendekatzean? Oker nengoen? Oker nengoen?
Oker nengoen, izarren gainean dantzari, lurra piztu eta Europa bere suzko gizarte eta guzti erretzen, Amerika bere altzairuzko jainko eta guzti suntsitzen, gizateriaren jazarleak hauts bihurtzen ikustean? Oker nengoen? Oker nengoen?
OKER NENGOEN? |