ERBESTEKO TXORIAREN ITZULERA
Mazisi Kunene

Return of the bird of exile
euskaratzailea: Gotzon Barandiaran
armiarma.eus, 2020

 

Gure erregimentua itsasoko harea garbietan pilatu zen

itsasertzean, murmuriorik gabe, olatuei eta goizeko ihintzari begira

geldo eta isil, albatrosek dunetan olgetan ziren bitartean.

Bat eginik, artega, askatasunerako erasoari noiz ekingo,

arratseko gure begiek ezti-txori erraldoi bat ikusi zuten norabidea marrazten

mehatxuzko hodeien zilar-koloreko lerro batean sigi-saga,

gaueko martxari berriro ekiteko begi bistako keinua.

Gizonetako bakoitza etxeko bihotz beroaren irrikaz.

Hegoaldera garamatzan askatasunaren hegaztiaren ingerada.

 

ERBESTEKO TXORIAREN ITZULERA
Mazisi Kunene

Return of the bird of exile
euskaratzailea: Gotzon Barandiaran
armiarma.eus, 2020