ARREBAK
Izet Sarajlic

euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2018

 

Jeseninenak

Shura eta Katia deitzen ziren.

 

Maiakovskirenak,

Ludimilla eta Olia.

 

Nireak,

Nina eta Raza.

 

Denak hil dira.

 

Raza eta Nina

berrogeita hamar eguneko tartearekin soilik.

 

Hil dira

edo egia esan

beharrak hil ditu.

 

Orain edonon topatu behar dut

arreba bat

ezin dudalako bizi

anaia izan gabe.

 

ARREBAK
Izet Sarajlic

euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2018