HELBIDE ALDAKETA Askotan nire lagunak helbidez aldatzen dira.
Alfonso Gatto orain.
Atzo Erroman bizi zen Margutta kale alaian.
Eta orain joan da Salernoko hilerrira.
Bizitzan izan dituen hogeita zortzi helbideetan okerrena da.
Hobea zen are Mussoliniren garaian izan zuena ere: Alfonso Gatto, espetxe nagusia, Milan.
HELBIDE ALDAKETA |