JUDUEN HILERRIA
Izet Sarajlic

euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2018

 

Addulah Sidran-i

 

Juduen hilerritik datoz

Marindvorrerantz doazen

kolperik hilgarrienak.

 

Milosevic mertzenarioak ez daki

Isak Samokoflija nor zen ere,

eta metrailadore bat jarri du haren hilobian.

Ez daki nor den erori berri dena ere,

bere proiektilek jota.

 

Berak, besterik gabe, hiltzen duen hiritar bakoitzeko,

berdin laguntza postuko medikua

edo autobus gidaria izan,

ehun marko aleman jasotzen ditu.

 

JUDUEN HILERRIA
Izet Sarajlic

euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2018