ALTAZOR II Kantua
Emakume mundua zure begiek mueblatua dago Zerua altuago egiten da zure presentzian Lurra luzatzen da larrosarik larrosa Eta aidea luzatzen da usorik uso
Joatean izar bat uzten duzu zure lekuan Iragaiten den itsasontziak bezala uzten dituzu erortzerat zure argiak Suge fidel eta malenkoniatsu bat bezala Nere kantu sorgindua jarraitzen zaizun bitartean Eta zuk burua bueltatzen duzu astroren baten atzean
Zer liskar jaregiten da ostondoan? Argi-lantza horiek planeta artean Armadura gupidagaitzen islada Zer izar odolisurlek enbazo egiten du bidean? Non zaude gauzale triste Amets-basoan egurasten zaren Infinito emale
Honazu itsaso bakarti artean galdua gauean txori batengandik erortzen den luma gisa bakarrik Honazu hotz-dorre batean Zure ezpain itsastarren oroitzapenak babestua Zure gogaldi eta adatsen oroitzapenak Argitsu eta aske mendiko ibaiak bezala Joango al zinateke itsu izaitera Jainkoak eman eskudun Berriz itauntzen dizut
Zure bekainen arkua zabaldua zure begien armetarako Erasoan hegadun garaile ziurra lore harrotasunarekin Nire izenean mintzo zaizkizu harri kolpatuak Nire izenean mintzo zaizkizu zeru gabeko txorien bagak Nire izenean mintzo zaizkizu haize gabeko paisaiaren koloreak Zure memorian lokartua Nire izenean mintzo zaizu artalde uzkurra Nire izenean mintzo zaizu latsa desestalia Abenturari loturiko belar oraindik biziak Argi eta hodeiertzeko odol abentura Emendatzen den loreak baino babes gutxiagodun haize apur bat badabil
Lautadak zure lurrin hauskorpean galtzen dira galtzen da mundua zure ibilkera ikuskor azpian Dena bait da artifizio zu agertzean Zure argi arriskutsuarekin Armonia xalo neke ta ahazte bagea barrurantz arrodatzen den malko osagai Bildurrearroz eta isiltasunez eraikia Denbora zalantzerazten duzu Eta infinitu instintudun zerua Zugandik urrun dena da hilkor Hilzoria gauek apaldu lurrera jaurtikitzen duzu Zure baitan pentsatuak bakarrik du eternitate zapore
Hona hemen iragaiten den zure izarra Zure itomen urrunen asnaskerarekin Zure keinu eta zure ibilkerarekin Gau lekuez bereizten gaituen Agurtzen zaituen ostondo magnetikoarekin
Hala ere oharterazten dizut izar berari josiak garela Zuhaitz gisara astindutako errainu erraldoi berak Batetik bestera Luzatutako musika berak josiak garela Gaitezen zeru pusketa hori Abentura misteriotsua iragaiten duen zeru mutur hori Amets petaloetan lehertzen den planetaren abentura
Alferrik ahaleginen zinateke nire ahotsetik ihes egiten Eta nire laudorioen harresiak saltatzen izar berak josiak gara Eztarrian erritual sakratua duen Ilargien erresiñolari lotua zaude Zer axola zaizkit gauaren zeinuak Eta nire bularrean dezaketen erroa eta oihartzun funerarioa argitzen duten enblemak Eta nire begietara kaosean zehar norabide gabe datozen irla horiek Zer axola zait lorezko beldur hori hutsartean Zer axola zait ezeraren izena Desertu amaiezinezkoaren izena Edo ordezkatzen duten borondate edo ardurarena Eta desertu horretan izar bakoitza oasis desio Edo zantzu eta heriotz banderak diren Nire nirea den eguratsa dut zure arnasean Zure begiradaren segurantza sinistezinezkoa bere konstelazio isilpekoarekin Bere berezko hizkuntza haziarekin Zure kopeta argitsua Jainkoaren eraztun bat bezala Ezer baino tinkoago zeruko floran Aztoratzen den unibertsoaren zirimolorik gabe Zaldi bat bere errainuagatik zeruan bezala Berriz itauntzen dizut Joango al zinateke itsu izaitera Jainkoak eman eskudun?
Zure ahots hori dut babes guztiz Zure baitarik bihotz taupadez ateratzen den ahots hori Eternitatea jausten den ahots horietan Eta esfera fosforeszente pusketetan apurtzen da Zer zitekeen bizia jaio ez bazina? Hotzez hiltzen ari den mantu gabeko kometa
Liburu ahantzi batetan malko bat bezala kausitu zintudan Zeure izen sentikorrarekin lehendik ene bularrean Hegan doazen uso hotsez eginik zure izena Zure baitan dakarzu bizi gorenagoen oroimena Nonbait topatu Jainko batena Eta zure barrenean zeu zinela oroitzen duzu Aspaldiko txoria poetaren giltzan
Amets murgildu batetan amets Lotzen den adatsak eguna dagi Askatzean adatsak gaua dagi Bizia oroitezean begiztatzen da Zure begiak bakarrik bizi dira munduan Itomen gabeko planeta sistema bakarra
Goietan ankuratzen den azal bare Sare eta estratagema guztietaz landa Argi berartekotuaren indarrean Zure atzean beldur da bizia Gauza ororen sakontasuna bait zara Iragaiten zarenean mundua errege gisako bihurtzen da Malkoak zerutik jausten entzuten dira Eta arima lokartuan ezabatzen duzu Bizi izatearen garratza Bizkarretan arin egiten da ludia Nire poza haizearen boza zure adatsetan entzutea da (Hots hori urrutidanik dazagut) Txalupak kulunkatzean eta ibaiak zuhaitz enborrak errekatzean Hargizko lanpara zara ekaitzean Ileak haizez ipurdi Zure adatsak zeinetara bait doa eguzkia bere ametsik onenen bila Nire poza munduko ganbaran zuri bakartadean so egitea da Logureturiko printzesa baten eskua bezala Usain piano bat gogoraerazten duten zure begiekin Paroxismo edari bat Usain emateari uzten ari zaion lore bat Zure begiek bakartatea hipnotizatzen dute Hondamendiaren ondoren jiraka darraien gurpila bezala
Nire poza dantzuzunean zuri begiratzea da Ur zolaruntz doan argi izpi hori Eta liluraturik geratzen zara luzez Itsasoaren baetik iragandako hainbeste izar Ez du deusek orduan halako zirrarik Ez haize eskez ontzi-tantai batek Ez infinitoa ukituz aeroplanu itsu batek Ez zintziri baten gainean lo datzan uso demakratuak Ez ba hego zigilatudun ostadarrak ere Bertso baten parabola baino ederrago Arimarik arimara gau zubi batetan luzaturiko parabola
Begiak ipintzen ditudan leku guztietan jaioa Burua altxaturik Eta adats guztia lau haizeetara Mendiko muxal baten irrintzia baino ederrago zara Bere arima osoari ihes egiten uzten dion itsasontzi baten sirena baino Lainotartean nor bizirik atera dabilen faroa baino Udan haizeak zeharkatutako enara baino ederrago zara Itsas hotsa zara udan Txunditasunez jositako kale jendetsu baten hotsa zara
Zure begietan dago ene loria Zure begien apainkeri eta barru dizdiraz Zure begiradaren iskinarik sentiberenean eseririk nago Betile mugikaitzen isiltasun estatikoaren azpian Zure begien zolatik aztikeri bat irteten ari da Eta ozeano haize batek kizkurtzen ditu zure begininiak
Ez zaio ezer parekatzen zure presentziak uzten duen hazi kondairari Bizitzera ekarriko duen izar hilaren bila dabilen ahots horri Zure bozak inperio bat dagi ortzunean Eta zure baitan aidean eguzkiak esekitzeko asmoz bezala jeikitzen den esku hori Eta infinitoan munduak idazten dituen begiratzen hori Eta eternitatean xuxurla entzuteko gurtzen den buru hori Eta bide lotuen jai den oin hori Eta eterraren pindarrak oratzera datozen betazal horiek Eta zure ezpainen branka puzten duen musu hori Eta irrifarre hori zure biziaren aurrean zutohial bat bezala Eta zure bularreko mariak zuzentzen dituen sekretu hori Zure ditien gerizpean lokarturik
Hilko bazina Izarrak bere lanpara biztuagatik ere Bidea galduko luteke Zer litzateke unibertsoa?
Altazor Canto II Mujer el mundo está amueblado por tus ojos / Se hace más alto el cielo en tu presencia
ALTAZOR |