ITSASO ITSASO Itsasoa Eta kitarra baino ederrago den oihal-ontzia
Itsasoa Aparra uginak Hain zuriak adurrean
Izparrena eta honuntzako ontzia Igaroz eguna itxitzen duela
Agur ugin argitsuei Agur adimena argitzen digun orduari Agur udazkenak erroizturiko mastal murritzei
Ez ahaztu amiltzera doan ontzia Eta biribil edakor bat beste atxurdinik eztuela uzten Laguntasun-ikur hau maite dut
Faru aditzale Iparraldeko begia baino areago Ederraren Maitasuna Eta lore itxastarrarena
Nire lore-txorta hire oinetan ipiñi ta erbestera noa Azken-ugarrian zutik hagon emakume Arriskoan dabiltzan ontziegatik begiak hain zabal
ITSASO ITSASO |