OLERKERA Giltza lez bedi bertsoa, ateak milaka edegiaz; Orri bat behera; zerbait doa hegaz; begiak ikusia oro, sortua bedi, ta entzulearen arima bego dardaraz, ta ezbai.
Asma ludi barriak, ta zaindu zeure hizkera; hitz-lagunak, bizi-azo ezik, hil egiten.
Kirioen aroan gagoz. Dingilizka dago gihar zapala, gomutakia lez, museu-etxean; baina horigaitik ez gara ahulago: egiazko indarraren muina buruan datza.
Zergaitik, olerkariok, larrosea kantatzen? Leher-azi ta loratu egizue poeman!
Eguzkipean, geuretzat bakarrik bizi dira gauza guztiak.
Olerkaria, jainko txiki da.
Arte poética
OLERKERA |