AHAZTEN DUT MAIZ
Emmy Hennings

Oft vergesse ich
euskaratzailea: Mikel Elorza
armiarma.eus, 2023

 

Ahazten dut maíz zure izena,

eta ez dakit nor zarena.

Otutzen zaizkidan izenak oro

Atzipe dira, amarru.      

 

Nahasi nahi naute izenek,

Burdinazko kateak nahi dituzte izenek,

Erotu egin nahi dute izenek.

Izengabea, salba nazazu!

 

Libra nazazu izenetatik

Libra nazazu Izenari atxikitzetik!

Izen guztiek harrapatzen dute,

 

Izengabea, bazter itzazu izenak!

Aska nazazu, hitz bizi!

Erein haziak hazirik gabe

Izengabearen izenean erna zaitez!

 

AHAZTEN DUT MAIZ
Emmy Hennings

Oft vergesse ich
euskaratzailea: Mikel Elorza
armiarma.eus, 2023