FRANZIRI
Emmy Hennings

An Franzi
euskaratzailea: Mikel Elorza
armiarma.eus, 2023

 

Bakarti noa karkabetan

eta abailtzen da ilunsentia.

Bere ahaireak kantatzen ditut ahots geldoz,

ai, hain biluzik sentitzen naiz.

 

Argi gorri ahulean,

o, zeinen mingarria zure ahoa.

Gozo eta zurbila zure aurpegia,

eta hain atsegina zure kantua.

 

Malkoak ezagututako begiok

maitasunaren oinazea bizi izan dute.

Bi izar beltz izan ziren

su apal baten zaindari.

 

FRANZIRI
Emmy Hennings

An Franzi
euskaratzailea: Mikel Elorza
armiarma.eus, 2023