NIRE HITZAK
Emmy Hennings

Meine Worte
euskaratzailea: Mikel Elorza
armiarma.eus, 2023

 

Ez naiz nire hitzak.

Isilik iraun ahal banu!

Baina erokeriak agertu nahi du

beti bere azalkerian.

Kantu dagite ene gezurrek uholdeak bailiran,

autoengainuaren uhin dirdaitsuaren kantua.

Sinesmen bat zimeltzen denean, irudi itsugarri

bat marrazten da urrunean, eta

argi-txakur beti berriak aldatzen;

 

fideltasuna fideltasun-eza xuxurlatu orro egiten du.

Seduktore nagusiak jitoan utzi nau

eta joan badoa gelditzeko asmoz.

O, inoiz utzi ez ninduen berba isilarazgarri!

Eremu arraroak seinalatu zizkidana beti!

O, isilik joan naiteke kaleetan barrena,

ahoa itxita, ematen natzaizu,

zoaz nigandik urrun eta diosal egin gabe

jaiogabe bat malko-itsaso baten gisa hondoratzea.

 

NIRE HITZAK
Emmy Hennings

Meine Worte
euskaratzailea: Mikel Elorza
armiarma.eus, 2023