URKATZEA
Emmy Hennings

Aufhängen
euskaratzailea: Mikel Elorza
armiarma.eus, 2023

 

Bere burua urkatu eta bere begira dago gizona.

Zangoekin jolasten da.

Negar egin nahi du bere ergelkeriagatik.

Nahiz eta dagoeneko bizitzak alde egin dion,

benetan aproba egin nahiko luke

bidea egiten, eta baita dirua ere.

Eta marrekiko prakak, adats uhindua.

 

Beranduegi, baina, denerako. Madarikatu beharra dauka.

Soka ere ez dago ziratuta.

Wedekind jaunak ez du galdatzen.

Aldameneko gelan argiak piztuta jarraitzen du.

Ez dago prest ekintzarako

eta izuz ohartzen da horretaz,

han hegan doaz haurtzaroko egunak.

Eta bat-batean dena gozo eta zabal bihurtzen da.

O, Annelies! O, distantzia zaharrak!

 

URKATZEA
Emmy Hennings

Aufhängen
euskaratzailea: Mikel Elorza
armiarma.eus, 2023