NERE SORTERRIAN BIZITZEAZ ASPERTUA NAIZ
Sergei Jesenin

euskaratzailea: Itxaro Borda
Maiatz-12, 1986
armiarma.eus, 2015

 

Sorterrian bizitzeaz aspertua naiz,

ogi beltzez estali eremuak gogoratzen ditut,

han altxatuko dut nere etxola,

joango naiz, eskale eta ebasle.

 

Eta koropilo urrezko eguna segituko dut,

 aterbe miserable bat xerkatuko dut.

Lagunik handienak bere oinetakoetan

gorde labanaz mehatxatuko nau.

 

Udaberriko eguzkiz xingolaturik,

bide horaila zelaian barna lasterka dabil,

eta izenaz nitan atxikiko dudanak

bere etxe ataritik haizatuko nau.

 

Familiako teilatupera itzuliko naiz,

besteen zorionaz kontsolatuko naiz,

eta arrastiri berde batez, nere besokiarekin

leihoaren aldean urkatuko naiz.

 

Sahats grisek, sasi ondoan,

puntak samurkiro konkortuko dituzte,

eta zakur zaunken erdian, garbitu gabe,

nere gorputza ehortziko dute.

 

Ilargi plegatua ibiliko da, ibiliko da

arraunak, aintzira gainera erortzen utziz,

eta Errusia, lehen bezala biziko da,

lezean dantzan, negarrez...

Neure buruaz...

 

NERE SORTERRIAN BIZITZEAZ ASPERTUA NAIZ
Sergei Jesenin

euskaratzailea: Itxaro Borda
Maiatz-12, 1986
armiarma.eus, 2015