Izarrak bainatu ziren sukar-amets ezkutuan...
Sergei Jesenin

1916
euskaratzailea: Roberto Serrano / Juan Ramon Makuso
Senez-41, 2011
armiarma.eus, 2015

 

Izarrak bainatu ziren sukar-amets ezkutuan.
Sukar-ametsean krudel eta beldurrez esnatuta.
Mozkor biraka ari naiz baso zimurtuan,
izarrak eskuz zimurtu nahi ditut.
Akorde alaidun gusliek egiten dute distira.
Akordeak bustitzen dira aintzira apartsuan.
Bular malguek, eguzkiak bezala jotzen zuten,
zirimola ferekatzen zuten, hezurretan jo zezan.
Ortzadarra bezala urtzen da arratsaldeko argia,
arratsaldeko bihotzaren pozgarri isila.

 

Izarrak bainatu ziren sukar-amets ezkutuan...
Sergei Jesenin

1916
euskaratzailea: Roberto Serrano / Juan Ramon Makuso
Senez-41, 2011
armiarma.eus, 2015