Neguak abesten du, ulu egiten du...
Sergei Jesenin

1910
euskaratzailea: Roberto Serrano / Juan Ramon Makuso
Senez-41, 2011
armiarma.eus, 2015

 

Neguak abesten, ulu egiten du,
Baso iletsua kulunkatzen da
pinudiaren hotsaz.
Biraka tristura sakonean
urrutiko herrialdera hegan egiten dute
laino urdinek.

Eta patioan elur ekaitza
zetazko alfonbra bezala luzatzen da,
baina sano hotza.
Txolarre jostariak,
umezurtzak bezala,
leihora hurbiltzen dira.

Txoritxoak hotzak daude,
gose, nekatuta,
eta areago hurbiltzen dira.
Eta ekaitzak orro basatiaz
Leiho-tapa argiak jotzen ditu
eta areago haserretzen da.

Eta txoritxo goxoak lo-kuluxkan daude
elur-zirimola honen menpean
leiho izoztuan.
Eta amets egiten dute,
irribarrez eguzkiak argitutako
udaberri ederrarekin.

 

Neguak abesten du, ulu egiten du...
Sergei Jesenin

1910
euskaratzailea: Roberto Serrano / Juan Ramon Makuso
Senez-41, 2011
armiarma.eus, 2015