POETA
Sergei Jesenin

1910-12
euskaratzailea: Roberto Serrano / Juan Ramon Makuso
Senez-41, 2011
armiarma.eus, 2015

 

Zurbil dago. Bide izugarriaz hausnartzen ari da.
Bere ariman irudipenak bizi dira.
Bularra astinduta dago bizitzaren kolpeaz.
Eta masailak edan dituzte zalantzek.

Ilea xerlotan bilduta,
bekoki garaia zimurretan,
baina amets argien edertasun berea
sutan dago irudi asmatuetan.

Ganbara estuan dago,
kandelaren garrak ikusmena itsutzen dio,
eta bere eskuko arkatza
sekretuki solasean ari da berarekin.

Pentsamendu ilunen kantua idazten du,
Iraganeko itzala harrapatzen du bihotzez.
Eta zarata hura, gogoaren zarata…
Bihar emango du errublo baten truke.

 

POETA
Sergei Jesenin

1910-12
euskaratzailea: Roberto Serrano / Juan Ramon Makuso
Senez-41, 2011
armiarma.eus, 2015