OZEANO BAT PARATU NAHI IZAN NUEN
Tyree Daye

I Wanted to Place an Ocean
euskaratzailea: Beñat Sarasola
armiarma.eus, 2024

 

Nire osabaren mamuari esaten diot

ez ezazu denbora gal dirua zor dizun zuri-jendea ehizatzen.

 

Nire gorputza ematen saiatzen naiz baina ez du nahi

                                        eta bere gurdia du bultzatzen.

 

Pinu ondoko soroetan hasi nintzen non barre egin genuen eta arraina frijitu.

                                                Norbaitek kantatuko balu,

 

mamu bakoitzaren bidez ozenagotuko litzateke

 

                                eta zeruko antzara-pasa gisa entzungo.

 

Hildakoek ezagutzen dute

                        egin duten lana,

 

 

eta ez badaude erne beren eskuak

 

lan horren forman zaizkie geratuko.

 

 

Nire eskuek ez dute kotoia edo tabakoa ukitu,

 

ez dituzte har txiki berdeak idoki

 

 

ezta soinean eraman ere gorputzaren azpilduretan ezkutaturik.

 

 

Soro uztatuetako haur bat besterik ez nintzen,

 

ez zen oporrik nire jendeak lo uzten zuenean kotoia,

 

Rolesvilleko soroak nire ahaideenak ziren, hilena eta biziena,

 

eta ez dakit nire aitona-amonek inoiz itsasoa zuten ikusi

 

                                                edo hondartzan ziren lokartu.

 

OZEANO BAT PARATU NAHI IZAN NUEN
Tyree Daye

I Wanted to Place an Ocean
euskaratzailea: Beñat Sarasola
armiarma.eus, 2024