Zuk goldatutako soro bat...
Tyree Daye

We were digging in a field...
euskaratzailea: Beñat Sarasola
armiarma.eus, 2024

 

Zuk goldatutako soro bat ari ginen aitzurtzen

Lurra eskutan jaso zenuenean haren izena jakin zenuen

 

Gupidazko lurzorua zela hau esan zenuen

eta hemen seguru nintzela eta aitzurtzen hasi nintzen berriro

 

Inoiz ukitu zintuen maitale oro ikusi nuen

zure haurrek lo zeunden bitartean ukitu zintuztenak

hainbeste tapakiz beteriko geletan

su txiki bakar bat denentzat

tapakiak hain tenkaturik ezen

ezin sar zitekeen hotz-izpirik barruan

 

Zuk goldatutako soro bat...
Tyree Daye

We were digging in a field...
euskaratzailea: Beñat Sarasola
armiarma.eus, 2024