NOLA AILEGATZEN ZARA HARLEMERA?
Tyree Daye

How Do You Get to Harlem?
euskaratzailea: Beñat Sarasola
armiarma.eus, 2024

 

Zer dakit zeruertzez,

 

soro batean ez baizik Lenox Hiribidean oinez

 

dabilen aurpegi arreko azal-itsasoaz?

 

 

New Yorkeko gure lehengusuek Harlemez hitz egiten ziguten

 

                zeruaz gure izebek nola hitz egiten zuten

 

igandeetako galtzerdiak lehortzen jarrita dutxako errezel gainean

 

tabako-hostoak bezala. Zeruertz bat imajinatzen saiatzen

 

nintzen non pinu sorta tente bat lantzean behin zen kulunkatzen.

 

 

Udaro bisitan etortzen zirenean ilargi bat osatuz esertzen ginen haien inguruan

 

eta hiriari buruzko istorioak entzuten,

 

 

nire ama atzean beti buruari eraginez;

 

hanka egiten entzuten zigun ordurako.

 

 

Nire atalik gogokoena trena zen,

 

nola eraman zintzakeen

 

                behar zenuen leku orotara.

 

NOLA AILEGATZEN ZARA HARLEMERA?
Tyree Daye

How Do You Get to Harlem?
euskaratzailea: Beñat Sarasola
armiarma.eus, 2024