EZ DAKIT ZER GERTATZEN ZAIEN SOROEI
Tyree Daye

I Don't Know What Happens to Fields
euskaratzailea: Beñat Sarasola
armiarma.eus, 2024

 

Ez dut sekula lur-hauts hau utzi                gizon bat eraiki nuen harekin

galdu-gordean dabil arnasa hartzen eta lehortzen

 

egun osoak egin ditut soroetan

ume baten moduan etzaten naiz                haien inguruko basoek

 

akainez harramazkatu naute belaun atzean

aho txikienak emandako muxuak orbainen antzo

Youngsvilletik irteten den trenak amonak bezala du usaintzen

 

amets bateko aire zabalean oinez

Amerika zabaleko trenbideek gorpuak dituzte azpian

amekin eta haurtxoekin amesten oraindik

 

lur-hautsa aurkitu nuen

nire baitako lekurik bigunenean        erauzi egin nuen

mito ezpaldu batean moldatu

muino belaunaldi luze batean amilka

hainbeste erpuruk ninduten zanpatu

 

EZ DAKIT ZER GERTATZEN ZAIEN SOROEI
Tyree Daye

I Don't Know What Happens to Fields
euskaratzailea: Beñat Sarasola
armiarma.eus, 2024