Antologia
Joan Brossa

euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2019

 

IZATEA ETA EGITEA

Ser i obrar, 1995

 

 

Pareta zuria erabiltzen ahal da gutuntzat.

Aurpegia eta eginak ez dira beti berdinak.

Oin aztarnak ikusten ditut sabaian.

Ez dago hildakoagorik maitasuna hildakoan baino.

Ez dut nahi Hitza hitzetan gera dadin.

Laguntzarik ere ez diet eskatzen irakurtzen dutenei.

(Liburuek ez dute ordezkatzen ahal bizitza,

bizitzak ordea ez ditu ordezkatzen ahal liburuak).

Letrak ihesean doaz hitzetik

eta beren bizia dute bizi.

Zenbakiak ihesian doaz egutegitik.

Pentsamenduaren mugetan, dena atzematen dut

badoan jendearen lehen mugimenduetan.

Mailukada batez harkaitza jo

eta arrakalatik

tximeletak hegaldian.

 

Antologia
Joan Brossa

euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2019