Plaza, hala eraikinez
nola auzotarrek ematen dioten bizitasunaz
hiriaren zentroetako bat dugu.
Gizon bat isilpeko orriak ari da banatzen.
Parkean Suitzako Mendia,
Labirintoa, Txinako pabiloia eta Greziako tenplua.
Gizon bat isilpeko orriak ari da banatzen.
Kalea okerra eta estua da,
antzoki bat dauka, bi kabaret eta hogeita hamar kafe.
Gizon bat isilpeko orriak ari da banatzen.
Eraikin honetan daude
lantegiko bulegoak
biltegi eta tailerrarekin.
Gizon bat isilpeko orriak ari da banatzen.
Giltzapeturik eta kalabozoan abandonaturik
ikasle zein langile.
Gizon bat isilpeko orriak ari da banatzen.
Ministroak, Administrazioko Buruak
eta pertsona goitu eta mailadunak ikusi ahal izateko
audientzia eskatu behar zaie idatziz.
Gizon bat isilpeko orriak ari da banatzen.
Elizak, dorrerik ez daukan arren,
gain hartzen die kaleko eraikinei.
Gizon bat isilpeko orriak ari da banatzen.
Sartu dira otseinak
banketea mahaian dagoela anuntzio.
Gizon bat isilpeko orriak ari da banatzen.
Ez etxerik ez zapatarik
leize zuloetan bizi den jendea, aldirietan.
Gizon bat isilpeko orriak ari da banatzen.
Komisaldegian,
kapelua eta berokia duen jaun batek salatu du
Gizon bat isilpeko orriak ari dela banatzen.
|